Joan den apirilaz geroztik, paristarrek zerbitzu berria dute, hots, poltsikoko telefonoa.
Kalkulagailu baten tamaina duen telefono honen bidez kaletik, janlekutik, etab.etik dei daiteke, beti ere poste berezi batetik berrehun metro baino distantzia txikiagora egon behar delarik. Poste hau kolore zuri, urdin eta berdekoa da eta telefonoa berarekin irrati bidez komunikatzen da. Postea telefono-sarearekin komunikatuta dago. Beraz, telefono-deiak munduko edozein lekutara egin daitezke.
Erabiltzen duen irratitelefono-sistemagatik Bi-Boparen salneurria merkea da antzeko beste sistemekin konparatzen bada (40.000 pta. edo 1.890 libera besterik ez du balio). Honetatik at, hilero 1.200 pta. edo 55 libera ordaindu behar dira.
Bi-Bopetik hitz egitean ia ezinezkoa da hitz egiten den bitartean oinez ibiltzea; komunikazioa hasi ondoren komunikazio-postea ezingo baita aldatu, hau da, telefono-deiaren hasieratik bukaerararte komunikazio-postea bera baita.
Telefono-deirik ezin izan da orain arte jaso, baina irailetik aurrera aukera hori ere indarrean izango da.