Betsare-transplanteak

New Yorkeko Columbia Unibertsitateko “Eye Institute” erakundean diharduen Peter Gouras irakasleak dioenez, gizakiengan lehen betsare- edo erretina-transplanteak urtebete baino lehen egingo dira. Lehenbizi betsare atzeko pigmentu-epitelioarena egingo da. Berau kaltetzen denean, adinarekin zerikusia duen orban horiko degenerazioa sortzen da eta ez da ahaztu behar Europan itsutasun-kausa garrantzitsuena dela.

Zelula fotohartzaileen (bastoi eta konoen) kasuan transplanteak egiteko beste problema bat dago. Izan ere hartzailearen erretina-neuronetara konektatu behar dira, ikusi ahal izateko.

Munduko hainbat itsurentzat itsaropentsua da Peter Gouras jaunak iragarritako mezua.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila