Pertsona gizenen arazo nagusia ez da beti kiloak galtzeko zailtasuna izaten, galdutako horiek ez berreskuratzea baizik. The Lancet aldizkari ezagunean agitaratu den artikulu baten arabera, hemendik aurrera, dieta eginez galduriko kiloen % 80 ez berreskuratzea lortuko da sibutramina duen pilulari esker. Dena dela, kiloak galdu eta pisu egokia mantentzeko, oraindik ere, elikadura orekatua eta ariketa fisikoa beharrezkoak dira.