Beste geruza bat Lurraren barruan

img height="200" hspace="5" src="Images/A211-004.jpg" vspace="5" width="200"/>

Lurraren barruan beste geruza bat detektatu dute Ingalaterrako geologo batzuek. Geruza hori mantuaren eta nukleoaren artean dago, hau da, planetaren barruko metal likidoa arrokarekin elkartzen den inguruan; lurrazaletik 2.900 kilometrora, gutxi gorabehera.

Geruza hori uhin sismikoen bitartez detektatu dute, eta orain geruza nola ‘erabili’ ari dira proposatzen geologoak. Bai, geruza berri bat detektatzeak esan nahi du ‘erabili’ egin dezaketela. Azken batean, inguru horretako tenperaturak neurtzeko modua badute, eta, are garrantzitsuago, gertatzen diren tenperatura-aldaketak neur ditzakete. Zehaztasun handiz, gainera.

Sismologoen ustez, mantuaren barrualdeko tenperatura-aldaketek eta lurrikaren sorrerek zerikusi handia dute. Beraz, lurrikara gertatzeko arriskua islatu egiten da detektatu berri duten geruza horretako tenperaturaren gorabeheretan. Eta, noski, horrez gain, beroa Lurraren barruko guneetan nola transmititzen den ikertu ahal izango dute geruza berria aztertuta.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila