Txinako agintarien eta mendebaldeko kontserbazionisten arteko elkarlanaren ondorioz, mende hasieran Txinatik desagertutako orein-espezie bat bertaratzea posible izan da.
Pére Daviden oreina.Pére David oreinaren bi talde Txinako bi erreserbatan kokatu dira. Bat Xangaitik gertu kokatu da eta 39 aletik 50era pasatu da. Beijin-eko iparraldean kokatutako beste taldea 20 animaliatik 55era ugaldu da. Orein-multzoak Ingalaterran du jatorria. Txinatarrek animaliak lurralde guztietara barreiatzea espero dute.
Pére David izeneko misiolariaren izena darama animaliak, ikusi zuen lehenengo mendebaldarra bera izan zelako. 1.900.ean boxerren matxinada gertatu zenean, Txinan gelditzen ziren azkenak jateko hil zituzten.
Baina ale batzuk Europako zoologikoetara eraman ziren. Bedford-eko hamaikagarren dukeak erosi zituen eta Woburn Abadiko bere 30 milioi metro karratuko parkera eraman zituen. Jatorrizko hamazortzi oreinak ugaldu egin dira eta egun 1.500 dira mundu osoan.