Berotze azkarrena

Berotze azkarrena
2006/06/01 | Elhuyar

Inoizko berotze azkarrena lortu dute Bordeleko Unibertsitatean. Horretarako, zafiro purura laser-pultsu bat igorri dute; zafiroan zulotxo batzuk eragin ditu horrek, eta horien bitartez neurtu dute lortutako berotzea.

Tenperatura segundoko milioi bat gradu igo omen da. Orain arte neurtu den berotze-abiadurarik azkarrena da. Hala eta guztiz ere, ez da inoiz lortu den tenperaturarik altuena; izan ere, 200 bat femtosegundo iraun du berotzeak, eta, ondorioz, tenperatura bostehun mila Celsius graduan geratu da --errekorra bi mila milioi graduan dago--.

1
221
2006
6
031
Fisika
Berriak labur
12
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila