TEKNIKER zentro teknologikoa bero-mikrotrukagailu baten prototipoa egiten ari da CSICen Eduardo Torroja zentroaren, Carlos III.a Unibertsitatearen eta Sener ingeniaritzaren laguntzarekin. Tresna horrek fluidozko fluxuen trukearen bidez funtzionatzen du. Harrigarriena bere tamaina txikia da. Izan ere, 4 cm2-ko azaleran sartzen da, 100 mikrako kanal-zabalera du, kanal batetik bestera 100 mikra daude eta trukagailuak guztira 100 kanal ditu.
Prototipoaren diseinuaz, fabrikazio-arazoez eta ekoizpenerako diseinuaz TEKNIKER zentroa arduratu da, Senerrekin batera. Horretarako, TEKNIKERek berak diseinatutako eta ekoitzitako ospe handiko mikrofresatzeko makina (ULPRE II) erabili du.