Bero bai, baina erne

Berogailu batzuk sortzen duten karbono monoxidoak gure garuna kaltetu dezake eta pentsatzeko gaitasuna gutxitu. Jerusalemgo ospitale batean egindako ikerketen arabera, karbono monoxidoak nerbio-sistema zentrala kaltetu egiten du odoleko oxido nitrikoaren kontzentrazioa handituz.

45 boluntariorekin egindako froga batzuetan ikusi ahal izan dutenez, boluntarioen memoria, ikasteko ahalmena, koordinazioa eta abstrakziorako gaitasuna erabat kaltetu zituen keroseno-berogailu batek igorritako karbono monoxido kontzentrazioa handia zuen airea arnastu zutenean. Dena dela, oro har azaltzen diren sintomak buruko mina eta nekea edo logurea izaten dira, eta ez dira hain kezkagarriak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila