Bere buruaren kalteei aurre egiten dien robota

Bere buruaren kalteei aurre egiten dien robota
2006/12/01 | Elhuyar
(Argazkia: Science)

Bere gorputzaren morfologia ezagutzen duen lau hankako robot bat diseinatu dute New Yorkeko Cornell Unibertsitatean. Gai da bere gorputzak jasaten dituen kalteak hauteman eta bere mugimendu-eredua moldatzeko.

Animaliek mina hartzen dutenean, mugimenduak aldatzen dituzte egoera berrira egokitzeko; baina makinak eta robotak ezustean hondatuz gero, ez dira gai modu egokian erantzuteko. Robot hau bai, ordea. Adibidez, hanka bat hausten bazaio, robotak ibiltzeko modua aldatuz erantzuten du.

Hanketan sentsoreak jarri dizkiote bere buruaren mugimendua eta ingurua aztertu ahal izateko. Informazio horretaz baliatuta, bere gorputzaren eredu birtuala egiten du, eta, horri esker, robota gai da une oro egingo duen mugimendua planifikatzeko: robotaren barne-mekanismoak 16 mugimendu posible simulatzen ditu bere burua eta ingurua aztertuta, eta denetatik egokiena zein den erabakitzen du mugitu aurretik.

1
226
2006
12
013
Robotika
Berriak labur
8
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila