Beltza baino beltzagoa

Inoiz egin den azalik beltzena lortu dute Britainia Handiko Fisikako Laborategi Nazionalean. Oso argi gutxi islatzen duten azal beltz horiek teleskopioak estaltzeko balio dute. Orain lortutako azalak gaur egun erabiltzen direnek baino 10-20 aldiz argi gutxiago islatzen du, eta pintura beltz arrunta baino 25 aldiz beltzagoa da.

Material berria nikelezko eta fosforozko aleazio batez egin dute, eta argia xurgatzen duten poro txiki batzuk ditu. Oraindik garestia bada ere, merkeagoa izatea nahi dute egileek, hartara aplikazio gehiago izango dituelakoan.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila