Beldarraren memoria iraunkorra

Beldarraren memoria iraunkorra
2008/05/01 | Elhuyar

Georgetown Unibertsitatean, Estatu Batuetan, ikertzaile batek frogatu du tximeletek oroitzapenak gordetzen dituztela tximeleta izan baino lehenagoko garaitik, beldar-fasetik alegia. Horretarako, bi ganbera prestatu zituen, tabakoaren beldarrak aukeran izan zitzan: bata aire garbiduna eta bestea aire usainduna. Beldarra bigarrenean sartzen zenean, deskarga elektriko txiki bat ematen zion animaliari, eta, beraz, denborarekin, beldarra ez zen sartzen han. Tximeleta bihurtuta ere, animaliak aukera bera egiten zuen, ikertzailearen ustez beldar-garaiko deskargak gogoratzen zituelako. Ikertzaileak dioenez, horrek frogatzen du beldarretik tximeletarako metamorfosia ez dela biologoek uste zuten bezain sakona.

1
242
2008
5
007
Zoologia
Berriak labur
5
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila