Belarrietako fluidoak ez du garapen-arazorik eragiten

Orain arte, sendagileek uste zuten belarrian fluido gehiegi duten haurrek entzumen-arazoak izaten zituztela eta, horren ondorioz, hizkuntz eta hizketa-gaitasuna ere kaltetu egiten zirela. Horregatik, arazoa detektatu bezain laster ebaketa egin eta belarrian plastikozko hodi bat jartzen zitzaien gaixoei. Pittsburgh-eko Medikuntza Eskolako ikertzaile-talde batek egindako ikerketaren arabera, ordea, belarriko gaixotasun horrek ez du inolako garapen-arazorik eragiten.

Beraz, ez da pentsatu behar plastikozko hodiak arazo horiek gainditzen lagunduko duenik. Gainera, kontuan hartu behar da, oraindik aztertu barik dagoela hodi horrek zenbait urtera belarrian eragin dezakeen kaltea. Belarrian fluido gehiegi izatea infekzioa izatea bezain arrunta omen da. Hala ere, askotan ez du bestelako sintomarik izaten eta ohiko azterketa medikoa egin arte ez da detektatzen.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila