Hainbat adituk uste du belarriak arnasketa-aparatuko hodi batetik eboluzionatu zuela; bada, batetik besterako trantsizioaren arrastoa aurkitu omen dute arrain-fosil batean Suediako Uppsala Unibertsitateko adituek. Aztertutako fosilak duela hirurehun eta hirurogeita hamar milioi urteko Panderichthys arrainarenak dira.