Behi eroen gaitzaren ondorioz hiltzen ari den jende-kopuruak gora egin du nabarmen Suitzan azken bi urteotan. Hori dela eta, gizakietara iritsi den behi eroen gaitzaren aldaera berriren bat sortu ote den ikertuko dute zientzialariek.
Behi eroen gaitza 1995-96 urteetan iritsi zen Suitzara. Ordutik eta 2000. urtera arte, urtero Suitzako 6,5 milioi biztanletik 8 eta 11 artean hil dira CJD gaixotasunaz, gizakiei eragiten dien behi eroen gaixotasunaz alegia. 2001 urtean, 19 lagunek izan zuten CJD gaixotasuna, eta aurtengo lehen hiru hilabeteetan 7k. Bistan denez, aurreko urteetan baino askoz ere gehiago. Igoera horren zergatiak aztertzeko lanari ekingo diote orain zientzialariek.