Behe-mantua aztergai

Lurraren behe-mantua nolakoa den ulertzeko aurrerapauso handia eman dute geofisikariek. Lurraren nukleo metalikoa silikatozko mantu batek inguratzen duela uste da.
L. Boschi

Lurraren nukleo metalikoa silikatozko mantu batek inguratzen duela uste da, baina bien arteko mugaren eta behe-mantuaren ezaugarriak ez dira ondo ezagutzen.

Handik ezin direnez laginak lortu, abiadura sismikoa eta dentsitate-mapak erabili dituzte orain arte informazioa lortzeko. Horren bitartez ondorioztatu diren egitura batzuk, ordea, ezin dituzte azaldu. Hori da, adibidez, mantuaren eta nukleoaren arteko mugatik 200 km-ra dagoen D etengune sismikoaren kasua.

Magnesio silikatoa aztertuz lortu dute horri buruzko informazio berria. Izan ere, behe-mantuaren ustezko osagai nagusietako bat da silikato hori. Laborategian egindako proben arabera, D etenguneko presioan eta tenperaturan fase-aldaketa bat pairatzen du, eta horrek eragiten du etengunea.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila