Begien dardara aztergai

Begien dardara aztergai
2007/09/01 | Elhuyar

Begiek zerbaiti tinko begiratzen diotenean, mugitu egiten dira pixka bat, nahi gabe. Begiek egiten dituzten doitze mikroskopikoak dira. Bostongo Unibertsitatean higidura hori aztertu dute, eta ikusi dute begiek xehetasun txikiak bereiz ditzaketela horri esker.

Egia esan, duela 50 urte egin zuten ikerketa batekin jarraitu dute. Garai hartan, ikusi zuten begien mugimendua deuseztatuta ikusleari lausotu egiten zitzaiola irudia. Orduan atera zuten ondorio bakarra izan zen begiak etengabe mugitzen direla ikusmenaz arduratzen diren neuronen erantzuna ez gelditzeko. Bostongo zientzialariek uste zuten bestelako funtziorik ere izango zuela, eta horregatik ekin zioten berriro aztertzeari.

1
234
2007
9
009
Anatomia/Fisiologia
Berriak labur
6
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila