Bateragarritasuna datu-metaketetan

Berri honetan Fred Lerner-ek aurkezten digun arazoa, pertsona askotxok izan du. Labur esanda, gaia honako hau da: garai bateko ordenadoretan idatzitako testuak, gaur egun ezin dira erabili ordenadore horien eta gaur egungoen arteko bateraezintasuna dela eta.

Lernerren lankide batek, gaur egun DOS edo Macintosh sistemak erabiltzen ditu bere lanean. Baina noizean behin, garai batean burututako lanak berriz erabili behar dituenean edo eguneratu egin behar dituenean, oso zaila izaten da informazio zahar hori gaur egungo sistemetan inplementatzea.

Gainera, “American Society”k egindako bilera batean, gordeta dagoen informazio elektronikoaren mantenimendua sistematikoki egin beharrezkoa zela, jenderik gehienak zioen. Datu zientifiko asko eta asko ezin dira gaur egungo ordenadoreetan irakurri eta orain erabiltzen diren sistema magnetikoetan egindako lanak 20 urte barru ezingo dira irakurri. CD-ROMetan gordetako datuek hamar, ehun edo mila urte irauten badute ere, izango al da une horretan CD-ROM hori irakurtzeko sistemarik?

Arazo honen aurrean, irtenbiderik egokiena datuak denboran zehar eskuragarri izango den sistema berriren batean ezartzea litzateke. Baina bide horri ekitea garestia izango litzatekeenez, datuak hautatzeari ekin beharko litzaioke. Eta, nork egingo luke datu-hautaketa? Zein datu gorde eta zein ez, zein irizpideren arabera egingo da? Orain dela bi mila urte informazio ugari utzi zen galtzen pergaminotik kodizeetara igaro zirenean.

Antza denez, gaur egun ere antzeko fenomenoa gertatuko da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila