Basorik ez aurki Hegoamerikan

Uste baino larriagoa da basoen egoera Hegoamerikan. Baso-soiltzeak kezkagarritzat jo daitekeen muga gainditu egin du bertan eta tamalez, joera beretsuari eutsiko omen diote datozen urteotan ere.

Uste baino larriagoa da basoen egoera Hegoamerikan. FAO erakundeak eman berri dituen datuen arabera, baso-soiltzeak kezkagarritzat jo daitekeen muga gainditu egin du bertan eta tamalez, joera beretsuari eutsiko omen diote datozen urteotan ere.

Arazoa orokorra da Hegoamerika osoan. Salbuespen bakarrak Uruguay eta Txile dira, bertan hala-hola lortu baita basoari eustea. Aldiz, Jamaikan basoen %7,2 galdu izan da urtero, %4,8 Tahitin eta %2,9 Costa Rican. Arrazoiak era askotakoak izan badaitezke ere, nekazaritzarako lursail berriak erabili izana jo da eragile nagusitzat.

Basoak erabilpen komertzialetara egokitu behar direla diote FAO erakundeko biologoek eta iragarritakoaren arabera, norabide horretan emango dira hurrengo urratsak. Asian gertatua aipatu izan da eredutzat, bertan basoen ustiapen kontrolatuak baliabide naturalen eta bertakoen ekonomiaren arteko oreka bultzatzen lagundu izan baitu. Hala bedi!

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila