Basoaren patua

Japonia zur tropikalen munduko inportatzailerik handiena dela gauza jakina da. Produkzio guztiaren %29ak Japonia du helmuga. Gainera, zenbait zonatan, Indonesian esaterako, konpainia japoniarrak dira baso-ustiatzailerik handienak.

Bestetik, Japoniara doan zur tropikal gehiena eraikuntzan erabiltzen da, baina ez habeak edo zutabeak egiteko (pentsa zitekeenez); hormigoiari eusteko zurezko moldeak egiteko baizik. Gehienetan gainera, horretarako erabiltzen diren oholak kendu eta gero bota egiten dira. Bestalde, Japoniak ez luke zura inportatu beharrik. Herri honen zatirik handiena basoz estalitako mendixka eta muinoz osatuta dago. Baina, bertako zuhaitzak botatzea, kanpotik ekartzea baino garestiagoa da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila