Lurrazaletik kilometro batera aurkitu dute, Kroaziako Lukina Jama-Trojama leizearen sakonean. Bizirik, bakarra; eta maskor huts batzuk inguruan. Garden-gardenak denak. Zospeum tholussum jarri diote izena. Espezie berria da.
Leizeetako barraskiloak dira Zospeum generoko guztiak. Itsuak, eta mugitzeko gaitasun gutxi dutenak. Ur-lasterren inguruan egon ohi dira; baita kasu honetan ere. Eta, agian, ur-laster horien bidez mugitzen direla uste dute zientzialariek.
Subterranean biology aldizkarian argitaratu dute aurkikuntza.