Ikertzaile batzuek kristalezko txip elektriko oso txikiak egin dituzte supermerkatuetan saltzen diren produktuetan jartzeko. Barra-kodeek baino 6 aldiz informazio gehiago ematen dute, eta eskaner elektromagnetiko baten bidez irakurtzen dira. Barra-kodearen sisteman ez bezala, ez da beharrezkoa produktua garbia edo eskanerra ondo zuzenduta egotea.