Eusko Jaurlaritzaren Ingurugiro Sailak Barakaldoko Dow Chemical fabrika zaharrean gorderik dauden 5.000 tona lindano suntsitzeko erabiliko den zentroaren lehen probak egiten hasi dira. Lindanoa tratatzeko zentroa erikitzea bukatu ondoren, bertako ekipamenduen proba hidrauliko eta elektrikoak egiten, huts-probak egiten eta instrumentazioa kontrolatzen ari dira.
Planak urtebeteko atzerapena darama, Ihobe, S.A. Ingurugiroa kudeatzeko sozietate publikoak zentroa 1998ko urtarrilerako martxan jartzea pentsatzen baitzuen. Ingurugiro Sailak 2000. urterako plana beterik egongo dela eta lindano guztia suntsiturik egongo dela agindu du.