Baraila ahulagoa, garun handiagoa

Mutazio baten eraginez, gizakiaren barailako muskuluak ahuldu egin ziren, eta horrek gizakiaren adimena handitzea ekarri zuen.

Mutazio baten eraginez, gizakiaren barailako muskuluak ahuldu egin ziren, eta horrek gizakiaren adimena handitzea ekarri zuela uste dute AEBetako ikertzaile batzuek.

Mutazioa duela 2,4 milioi urte inguru gertatu zen. Ondorioz, gizakiaren arbasoak barailako muskuluaren eraketan parte hartzen zuen proteina bat, MYH16, ekoizteari utzi omen zion.

Horren eraginez, muskulua galduz joan zen, baraila txikitu egin zen, eta horrek garezurra haztea eragin zuen, garunari hazteko aukera eman baitzion.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila