Bapateko heriotza

Washingtonen Georgetown unibertsitateko Nearing ikerlarien arabera, T uhinaren lehenengo zatian omen dago bapateko heriotzaren gakoa.

Washingtonen Georgetown unibertsitateko Nearing ikerlariak eta bere laguntzaileek, 16 zakurren elektrokardiogramak aztertuz bihotz-zikloaren T uhinaren zenbait ezaugarri fibrilazio bentrikularraren aurrikusle ona dela aurkitu dute. Aurkikuntza honen bidez, bihotza gelditzeagatik gerta daitekeen bapateko heriotza ebitatzeko teknikak gara daitezke.

Kontutan hartu behar da EEBBetan urtero hirurehun eta berrogeitamar mila pertsona bihotzekoak jota bapatean hiltzen dela.

Ikerlari horien arabera, T uhinaren lehenengo zatian omen dago bapateko heriotzaren gakoa. Beraz, uhin honen esanahia argituz, arriskua duten pertsonak detektatu ahal izango dira eta ondoren, beraien akatsa zuzentzeko tratamendu egokia ezartzerik izango da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila