Eboluzioan, saguzarrek galdu egin zuten lurrean ibiltzeko trebezia, baina gaur egungo banpiroek, ordea, badute korrika egiteko gaitasuna. Biologoen ustez, horrek esan nahi du banpiroek berreskuratu egin dutela galdutako gaitasun hura. Izan ere, korrika ari direla egiten dituzten mugimenduak ez dira beste edozein animaliarenak bezalakoak. Biologo batzuek Desmodus rotundus banpiroa grabatu zuten korrika. Eta, irudien arabera, metro bat segundoko abiaduran ibil daiteke.