Baleen patua

Berria maiz etortzen da gugana: balen talderen bat hondartza urrun batean harrapaturik gelditu da ez atzera eta ez aurrera, eta beren buruak hiltzen utzi dituzte. Zergatik hartzen dute bide hori horren izaki inteligenteek?.

Gertakizunak Aristoteles bera ere harritu zuen: itxuraz arrazoirik ez du, zioen. Egungo biologoek teoria ugari sortu dute gertaera tamalgarri hau argitu asmoz.

Biologo batek, hondoa jotako izurde batzuen belarribarrenetan zizareak aurkitu zituen eta horiek izurdeen nabigazio-sistema hondatu zutela ondorioztatu zuen.

Gero, izurde guztiek bizkarroi hauek zituztela ikusi zen. Beste teoria batek, baleak animalia lurtarrak izanik aintzinako oroimenei jarraituz Iurrerantz abiatzen zirela zioen. Teoria honek, baleak duela milioi urte asko ez zeudela pentsatzera bultzatuko luke.

Azken urteotan oinarri sendagoko teoriak plazaratu dira. Dan Odell Miamiko Unibertsitateko biologoak, Mexikoko Golkoaren Korronteak aztertu ditu, sateliteen bidez lortutako imajin termikoak analizatuz. Batzuetan korronte txikiak itsas bazterreko ur hotzetaraino joaten dira, ondoren urruntzeko eta desagertzeko. Ibilgutik kanpo dabiltzan korronteek, baleen elikagai nagusi diren txiripiroiak eraman ditzakete.

Txipirioiei jarraitzen zaizkien baleek azkar jaten dituzte baliabide mugatu horiek eta kostatik gertuegi eta janaririk gabe daudelako gertatzen dira taldeen enkailamenduak.

Kaliforniako zientzilari batzuk beste teoria bat proposatzen dute: baleak minimo magnetikoei jarraitzen zaizkiela alegia. Minimo magnetikoetan Lurraren eremu magnetikoak balio minimoak izaten ditu. Baleen enkailatze-tokiak Lurraren magnetismoarekin konparatu denean, zera ikusi da: enkailamenduen %95 minimo magnetikoen lerroek eta kostaldeak elkar ebakitzen duten tokietan gertatu direla. Baleen jokamoldearen arrazoia hauxe izango balitz, bidea galdu duen atomobilaren antzeko gertaera izango litzateke.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila