Bakterioaren eskuzabaltasuna

Bakterioaren eskuzabaltasuna
2007/11/01 | Elhuyar

Bakterioek oso sarri trukatzen dute beren genoma elkarren artean. Zientzialariek, baina, ez zuten uste organismo konplexuagoen genoman ere topatuko zituztenik bakterioen geneak. Horregatik, harrituta geratu dira ozpin-euliaren DNAn Wolbachia generoko bakterio baten genoma osoa topatu dutenean. Orain, ikertzaileek uste dute seguru asko animalien DNAn ere nahiko arrunta izango dela bakterioen geneak egotea, batez ere narrastienetan eta anfibioenetan, eta gene-transferentzia horrek eboluzioan duen garrantzia ikertu nahi dute.

1
236
2007
11
019
Genetika; Eboluzioa
Berriak labur
10
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila