Bakterio-harrapariak antibiotikoen ordez

Bakterio-harrapariak antibiotikoen ordez
2006/10/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Bakterio-harrapariak ikertzen ari dira ikertzaileak, etorkizunean antibiotikoak ordezkatuko dituztelakoan. Izan ere, gizakiarentzat kaltegarriak diren bakterioak antibiotikoekiko erresistente bilakatzen ari dira, eta, horregatik, lehenago edo geroago ordezko tratamenduak aurkitu beharko zaizkie horren ohikoak zaizkigun antibiotikoei.

Hiesa, minbizia edo fibrosi kistikoa daukaten gaixoek, esate baterako, Pseudomonas aeruginosa izeneko bakterioaren erasoak pairatzen dituzte. Bakterio horrek biriketako gaixotasunak sortzen ditu, eta antibiotikoen aurkako geruza bat sortzen duenez, zaila da haren aurka egitea. Baina konturatu dira Micavibrio izeneko bakterio-harrapariak ez duela arazorik P. Aeruginosa-ri eraso egiteko. Geruza babeslea apurtu eta bakterioa xurgatzen du. Beste bakterio-harrapari bat, Bdellovidrio bacteriovorus, Escherichia coli eta Salmonella bakterioen barruan sartzen da, eta barrutik irensten ditu.

Hala ere, bakterio-harrapariek organismoarentzat onuragarriak diren bakterioak ere jaten dituzte, eta, horregatik, kontu handiz aztertu beharko dira.

1
224
2006
10
015
Farmakologia; Biologia
Berriak labur
7
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila