Bakterio fluoreszenteak artsenikoa detektatzeko

Bangladeshen, Indian eta Vietnamen artsenikoz poluitutako urak eragiten ditu osasun-arazo larrienetakoak, baina horri aurre egiteko bakterioak erabiliko dituzte.

Escherichia coli bakterioek berezko gaitasuna dute artsenikoa detektatzeko, eta, genetikoki eraldatuta, artsenikoa igartzean fluoreszentzia igor dezaten lortu dute. Horretarako, kolorea sortzen duten proteinen geneak sartu dituzte bakterioetan, artsenikoarekiko erresistentzia ematen dieten geneen ondoan, hain zuzen ere.

Orain arteko artseniko-testik sentikorrena lortu dute horrela, eta dagoeneko hasi dira probatzen Vietnam-en. Laborategian bakarrik erabil daiteke, ezin baita ahaztu genetikoki eraldatutako bakterioak direla.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila