Bakailaoak, harrapatuak izateko trebatuta

Bakailaoak, harrapatuak izateko trebatuta
2011/06/01 | Elhuyar
(Argazkia: © iStockphoto.com/SOHL)

Islandiako ikertzaile-talde batek arrantza-teknika jasangarri gisa proposatu dute arrainak trebatzea.

Reykjavikeko Itsas Ikerketaren Institutuko biologo batzuek trebatutako arrainetan oinarritutako arrantza-teknika bat ikertu dute, eta ondorioztatu dute jasangarria izan daitekeela. Arrainak --bakailaoak, ikerketa honen kasuan-- itsasoan libre egonda ere, gune jakinetara joateko trebatzen dituzte, elikatze-estazio jakinetara, eta gune horietan bakarrik arrantzatzen dira. Modu horretan, tamaina jakin bateko aleak bakarrik arrantzatzen dira, eta gaur egun bakailaoekin batera sareetan erortzen diren beste espezie batzuk harrapatzea saihesten da.

Arrantza-mota horrek eztabaida piztu du, hala ere. Estatu Batuetan ikerketa bat abiatu zen urpeko soinuak erabiliz bakailaoak elkartzeko, baina Food & Water Watch erakundeak auzitara eraman zituen ikertzaileak, eta hasierako ikerketa ere bertan behera utzi behar izan zuten. Arrainen jabetzaren inguruko eztabaidak ere izan dira. Aditu askok diote Islandiako ikertzaileek erabiltzen duten trebatze-teknika aurretik erabilitakoen ezberdina dela, bakailaoak elikagaien bitartez erakartzea besterik ez dela. Nolanahi ere, esaten dute ez dela erraza izango ikerketak proposatutako arrantza-teknika ohiko bihurtzea. Emaitza ekonomikoek oso onak izan behar omen dute, arrantza-industriak, komunitate zientifikoak eta agintariek teknikaren aldeko jarrera har dezaten.

1
276
2011
6
005
Nanoteknologia
Albisteak
14
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila