Zenbait ikerlanetan frogatu denez, birus jakin batzuez kutsatutako gaixotasunetan inmunizazio-erantzuna txertoen bidez sustatu egin daiteke. Frantziako INSERM erakundean Christian Brechot, J. Hanoune eta P. Tiollais ikerlariek probak egin dituzte txertoekin B hepatitisa dutenekin. Txertoak % 50etan izan du erantzuna, eta ikerketa sakonagoak egin ondoren, interferon alfaren bidez ematen den tratamendu klasikoarentzat laguntza izan daitekeela espero da.