Avogadroren zenbakia dantzan

Avogadroren zenbakiak mol batean zenbat atomo dauden jakiteko balio du. Orain, Alemaniako kimikari-talde batek berriz neurtu du zenbaki hori, eta lortutako emaitza ez dator bat zenbaki estandarrarekin. Kontua ez da zehaztasuna, hau da, ez dituzte zenbakiaren hamartar gehiago neurtu; milioirenean aurkitu dute neurketa estandarrarekiko aldea. Ez dirudi larria, baina oinarrizko unitate baterako erabiltzen denez, garrantzi handia du alemanek aurkitu dutenak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila