Automobiletarako maletegi berezia

Automobiletan askotan izaten dira arazoak maletegian. Karga bertan ipini eta gero automobila martxan doanean batera eta bestera desplazatzen hasten dira objektuak. Konponbide bat, bi zentimetro lodi eta 330 gramo pisuko polipropilenozko plaka bereziak ipintzea da. Plaka horietan pieza batzuk ipini eta kendu egin diatezke, meletegira sartutako edozein objekturi eusteko tope gisa.

Polipropilenozko erretxinaz egindako plaka hauek 48x24 zentimetrokoak dira eta zortzi tope aldagarri dituzte. Maletegi osoa ala zati bat hartzen dutela ipin daitezke. Objektuentzako topeak etzanda ala altxata nahierara jar daitezke.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila