Automobil-istripuen eragina txikiagotu nahian

"New England Journal of Medicine" aldizkariak Ameriketako bi ikerketaren berri eman zuen joan den apirilaren 16an. Ikerketa hauen arabera, zaku puzgarriak dituzten automobiletan istripua gertatzen denean, % 25 murrizten dute kalte fisikoen arriskua.

Zaku hauek bolantearen inguruan ere jartzen dira. Zakuak, aurrez aurreko talka gertatu eta 26 milisegundora puzten dira.

EEBBetako aseguru-institutuak enpresa pribatu batentzat egindako azterketa batean, hilkortasun-tasa zaku puzgarriak zituzten kasuetan ez zituztenetan baino % 28 txikiagoa zela baieztatu zen. Halaber, aurrez aurre jota gertatu ez ziren istripuetan hilkortasun-tasa % 19 txikiagoa zela ikusi zen.

Institutu beraren arabera zaku puzgarriek zaurituen tasa % 25 / % 29 txikiagotzen dute.

Emaitza hauek nahikoa adierazgarri dira eta luze baino lehen produzitutako automobil guztietan zakuak derrigorrean jartzeko legea onartzea espero da.

Europan ez dago hain garbi arazo hau, zeren eta automobilak dexente garestituko bait lirateke. Une honetan "Mercedes"ek aukeran eskaintzen baditu ere, "Renault"ek eta beste enpresa batzuek asmoak besterik ez dituzte.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila