Britainia Handiko Jersey irlak industriarik ez du eta ingurugiroa zaintzeaz arduratzen dira. Automobilek eragiten duten poluzioa ere murriztu egin nahi dute eta horretarako Toyota etxearen automobil elektrikoak ekarri dituzte uda honetan bost hoteletara.
RAV4 modeloko automobil hauek 200 kilometroko autonomia dute eta eguneko alokairua 7.000 pta. (280 libera) kostatzen da, asegurua barne. Automobilak gauean hoteleko aparkalekuan kargatzen dira hamar ordutan.