Autistak eta haien senideak, antzekoak baina desberdinak

Autistak eta haien senideak, antzekoak baina desberdinak
2006/01/01 | Elhuyar
(Argazkia: artxibokoa)

Litekeena da garunean autistek dituzten anormaltasun berdinak izatea hainbatek, eta, hala ere, jokabide erabat arrunta izatea. Ondorio horretara iritsi dira zientzialariak autisten eta haien senideen garuneko irudiak alderatuta.

Irudi horiek erresonantzia magnetiko bidez lortu dituzte, eta hala ikusi dute ume autisten gurasoen garuneko eremu batzuk ohi baino txikiagoak direla. Hain zuzen ere, eremu horiek hurkoaren emozioak ulertzeko gaitasunarekin lotuta daude, eta autistek besteekiko harremanetan izaten duten oztopoetako bat horixe da, hain justu: ez dituzte parekoaren emozioak ulertzen.

Autistek duten beste ezaugarri bat da begietara zuzenean begiratzea saihesten dutela. Eta, frogatu dutenez, autisten anai-arrebek ere berdin jokatzen dute argazkiak ikustean. Are gehiago, beldurrarekin lotutako garuneko eremua, amigdala, aztertu dute zientzialariek, eta konturatu dira bai autistek bai haien anai-arrebek ohi baino % 5-10 txikiagoa dutela amigdala.

Ikerketen emaitzak ikusita, zientzialariek jakin nahi dute zergatik batzuk autistak diren eta besteak ez, denek ere anormaltasun berdinak badituzte garunean.

Berriak labur
8
1
216
2006
1
020
Medikuntza
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila