Australiarren eta estatubatuarren klima-aldaketari buruzko proiektua

Australiak eta Estatu Batuek negutegi-efektua eragiten duten gasen erabilera murrizteko proiektua iragarri dute. Egitasmoari US-Australia Climate Action Partnership izena jarri diote eta, besteak beste, klima-aldaketei buruzko ikerketak egiteko, emisioak gutxitzeko estrategiak ezartzeko, eta gas arriskutsu gutxiago sortzeko industriarekin lortu beharreko akordioak aztertzeko 19 lan-programa adostu dituzte.

Bere garaian herrialde biek ezezkoa eman zioten negutegi-efektua duten gasen emisioa murrizteko Kioton proposatu zen protokoloari, Estatu Batuek enplegu asko galdu eta galera ekonomiko handiak izango lituzketela esanez, eta australiarrek garatze-bidean dauden herrialdeek, Txinak eta Indiak adibidez, sinatzen ez duten bitartean eurek ere ez zutela onartuko argudiatuta. Orain, berriz, bi herrialdeek diote klimaren aldaketari aurre egiteko behar-beharrezkoa dela nazioarteko ekimen bateratua.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila