Gizakia duela 50.000 urte iritsi zela Australiara adierazi dute ikertzaileek. Australiako giza aztarnarik zaharrenaren beste datazio bati esker, Mungo 3 izeneko hezurduraren azterketa berri bati esker, Out of Africa (Afrikatik kanpora) teoriaren aldeko ebidentzia bat lortu dute. Out of Africa teoriaren arabera, gizaki guztiok duela 100.000 urte Afrikan sortu zen talde baten oinordekoak gara. Beraz, ezinezkoa litzateke gizakia duela 50.000 urte baino lehenago iristea Australiara.
Orain arte indarrean zegoen datazioaren arabera, ordea, Mungo 3 hezurdurak 62.000 urte zituen, eta, beraz, Out of Africa teoria zalantzan jartzen zen. Horibai, Mungoko gizonaren datazio horiek askotan aldatu direla esan behar da: 1974an, aurkitu zutenean, egin zuten lehenengo datazioan 30.000 urte zituela esan zuten; ondoren, 90eko hamarkadan, 42.000-45.000 eta 1999an 62.000-68.000 urte zituela.
Azken datazioak, beraz, Out of Africa teoriaren aldeko datuak ematen ditu berriz ere. Australiarren benetako antzinatasuna, oraingoan bai, zuzen ematea espero dezagun.