Australiako mendebaldean gatz-zelaiak suntsitzen ari da. Lurrazpian dagoen gatza igotzen ari da eta ondorioz ura eta landaretza pozoitu egin da. Landaretza hil ondoren higadurak berea egiten du eta basamortua eratzen hasten da.
Arazo honi irtenbide bat emateko, zuhaitzak lantzeari ekin diote. Zuhaitzek, beren sustraien bidez, gatza lurzoruaren azpian finkatzea espero da eta horrela, pixkanaka lurra finkatu eta produktibo bihurtzea nahi da.