Aurrerapausoak nanoteknologian

Nanoteknologia bidez sortzen diren objektuek nanometro batzuk besterik ez dituzte neurtzen. Horiekin lan egitea, beraz, ez da batere erraza. Orain arte, nanoobjektuak mugitzeko tresnek oso mugimendu mugatua zuten eta oso zaila zen nanoobjektuen maneiua. Arazoak gainditzeko asmotan, Texasko Unibertsitateko ingeniari-talde batek tresna berri bat garatu du.

Makina berriarekin objektuek hiru ardatzetan mugitu eta birak egin ditzakete. Tresnaren osagaiak indar magnetikoaren bitartez daude elkartuta, ez dute elkarrekin kontaktu zuzenik. Horrela, tresnaren eta nanoobjektuaren arteko marruskadura asko gutxitzea lortzen da eta objektuak mugitzeko erraztasun gehiago du teknikariak.

Mekanismo bera telekirurgian aplika daitekeela uste dute zientzialariek, tresna berriarekin ebakuntza egiten ari den errobota nahi den lekuan zehazki kokatzea lortzen baita.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila