Aurpegiaren bidez identifikatzea


Aurpegiaren argazkian neurri batzuk (begien arteko distantzia, begien diametroa, sudurzuloen arteko distantzia, etab.) zehatz-mehatz hartuta pertsona hutsik egin gabe identifika daiteke. Hartutako neurri horiek, Estatu Batuetako Visage Technology etxeak prestaturiko programa batek zenbakizko datu bihurtu eta txartel batean barra-kode moduan gordetzen ditu.

Sistema sinple eta merke hau Massachusetts Estatuan gizarte-segurantzan erabiltzen dute. Bere saria jasotzera inork ezin du bere burua bi identitate desberdinez behin baino gehiagotan aurkeztu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila