Aurorak argiago

Aurorak argiago
2008/09/01 | Elhuyar

Lurraren eremu magnetikoan gertatzen diren eztanda batzuek eragiten dituzte Aurorak, NASAren THEMIS satelite-multzoak berri eman duenez. Eztanda horiek eguzki-haizeak (Eguzkitik ateratzen diren partikula kargadunen zorrotadek) eragiten ditu, Lurraren eremu magnetikoaren forma aldarazita; hau da, Eguzkiari begira ez dagoen aldeko eremua gero eta gehiago luzarazita. Bat-batean, ordea, gomazko banda bat gehiegi tenkatzen dugunean gertatzen den bezala, eremu magnetikoa askatu eta berriz ere Lurra inguratzera itzultzen da. Forma-aldaketa horretan, eztanda bortitz bat gertatzen da, eta energia asko askatzen. Energia horrek atmosferako gas-molekulak kitzikatzen ditu. Kitzikatutako gas-molekulek jasotako energia askatzean igortzen dituzten argi-uhinak dira aurorak.

1
245
2008
9
024
Fisika
Berriak labur
14
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila