Atomoen teleportaziorantz

Irudikatu lotura berezia duen partikula-parea: bata bestearengandik kilometrora egon arren, bata aldatzeak, derrigor eta jakina den noranzkoan, bestea aldatuko du. Horixe da, bi hitzetan, teleportazio kuantikoa.

Fisikariak partikula “lotu” horiez baliatzen dira euskarri fisikorik gabe informazioa garraiatzeko. Informazio hori atomoen propietate kuantikoek osatzen dute.

Danimarkako Aarhus Unibertsitateko Eugene Polzik-en taldeak gas-egoeran dauden milioika zesio-atomo inplikatzea lortu duen arte, lotura horiek atomo batzuk soilik inplikatzen zituzten. Baina oraindik badago egitekorik, E. Polzik segundo-erdiko lotura soilik lortu baitu. Hortaz, hurrengo pausoa loturaren denbora luzatzea izango da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila