Atomoak "anplifikatzen"

Massachussets Institute for Technology institutuan atomo-izpiak anplifikatzen dituen mekanismoa garatu dute, hau da, atomoz osatutako izpi baten atomo-kopurua handiagotzen duen tresna prestatu dute.

Anplifikagailuak laserrak argiarekin jokatzen duen antzera jokatzen du atomo-izpiekin, baina anplifikagailuen kasuan argiarekin agertzen ez den arazo bat izaten da: materiaren kontserbazioaren legea. Izan ere, atomo-izpiaren atomo-kopurua handiagotzeko, aparatuak kanpotik hartutako atomoak gehitu behar ditu eta, horiek, izpiaren egoera kuantiko eta fase berdinean egon behar dute. Horretarako laser-izpien bidez atomoak abiadura egokiraino azeleratzen dira eta, horri esker, atomo-kontzentrazio handia duen atomo-izpia lortzen da anplifikadorearen irteeran. Kanpoko atomoak azeleratzeko eta izpi koherentea lortzeko prozesua oso konplexua da eta aurkikuntzaren meritua prozesu horretan datza.

Anplifikagailua hainbat arlotan erabiltzen da: nabigaziorako erloju atomikoetan, grabitate- eta errotazio-sentsoreetan, eta nanoegiturak eta material berriak egiteko bereizmen handiko atomo-bideratze tresnetan.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila