Atmosferako CFC-kontzentrazioak behera egin du

CFC letrez izendatzen diren klorofluorokarbonoen kontzentrazioa azkenaldian nabarmen jaitsi da, Estatu Batuetan National Oceanic and Atmospheric Administration erakundeak egindako neurketa batzuek diotenez. Ondoko diagrametan erakusten dira neurtutako balioak. Lerro jarraiek zientzilariek egindako aurrikuspenak adierazten dituzte, eta lerro hautsiek egin diren neurketen balioak. Adituak harrituta geratu dira, hain jaitsiera handia espero ez zutelako.

CFC klorofluorokarbonoen kontzentrazioek izandako bilakaera. Garbi ikusten da nabarmen jaitsi direla.

Horrek ozono-geruza berehala osatzen dela esan nahi du, zeren oraindik han goian urteetan kaltetzeko adina CFC baitago. Hurrengo mendearen hasieran egiaztatu ahal izango da poloen gainean detektatutako geruza mehetzea CFC izeneko elementuen eragina dela dioen hipotesia. Baliteke ozono-zuloak (berez zulorik ez dago; geruza meheagoa baizik) Lurreko iharduera industrialarekin zerikusirik ez duten beste arrazoi batzuengatik sortu izatea.

Ozonoa etengabe berriztatzen da tenperatura batzuetan izpi ultramoreen eraginez, baina tenperatura txikiegia denean (poloen parean, adibidez), ozonoa berriztatzeko prozesua moteldu edo geratu egiten da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila