Eredu astronomikoen arabera, Veritas asteroide-taldea asteroideen arteko talka ikaragarri baten ondorioz sortu zen, duela 8 milioi urte. Orain, geologoek talka haren arrastoak aurkitu dituzte itsas jalkinetan. Hain zuzen ere, ikusi dute helio-3 isotopoaren kontzentrazioa ohikoa baino hiru aldiz handiagoa dela duela 8,2 milioi urteko jalkinetan. Horrek adierazten du asteroideen arteko talka izugarri bat izan zela. Orduan askatutako hautsa Lurrera iritsi zen, eta horregatik dago hainbeste helio-3 jalkinetan.