Asteroideak

Zientzialariek oraindik eztabaidak badituzte ere, planeta zer den, ustez, badakigu. Eguzkiaren inguruan biraka dabiltza, esferikoak dira, askok atmosfera dute... ez dira kontzeptu erabakigarriak, baina asteroideak zer diren azaltzeko, behintzat, baliagarriak izan daitezke.

Asteroideak itxura xelebrekoak dira. Orain arte eskuratu ditugun gertuko argazkietan kraterrez betetako gainazala dutela ikusten da. Tamaina askotakoak dira, baina muga batetik beherakoak. Asteroideen ezaugarria da. Masa oso handia izanez gero, grabitateak biribilduko lituzke eta, pixkanaka, planeta bihurtuko lirateke. Gainera, grabitate horrek, beharbada atmosfera osatzeko gasei ez lieke ihes egiten utziko. Izan ere, ezagutzen den handiena, aurkitu zen lehenengoa izan zen: Zeres. Muturretik muturrera 1.000 kilometro ditu, eta asteroide izateko izugarri handia da. Aurkitutako 433. eta 253. asteroideak Eros eta Matilde dira, hurrenez hurren.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila