Aspirina hies-aren kontra

Gezurra edo adar-jotzea badirudi ere, HIES-aren kontrako sendagaia izan daiteke aspirina. Joan den abuztuaren hasieraz gero behintzat, New Yorkeko St Luke’s Roosvelt Ospitalean osasun oneko 46 pertsona seropositiborekin saioak egiten hasi dira. HIV birusaren erreplikazioan salizilatoek duten eragina ikusi nahi dute.

Badirudi salizilatoek (eta aspirina da konposatu horietako ezagunena), bai in vitro eta bai in vivo, birusaren erreplikazioa inhibitu egiten duela. Itxura denez infekzioa hestean garatzen da, inflamazioaren ondoren infektatuz eta eragiketa hau behin eta berriz burutuz. Orain beraz, garapen hori salizilatoek blokeatzen duten ala ez ikusi nahi dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila