Munduan beste inon baino gehiago ari dira Madagaskarren desagertutzat jotako animali eta landare-espezieak aurkitzen. Duela gutxi, Andapa izeneko lurraldean (Madagaskarko ipar-ekialdean) Tyto soumagnei izeneko hontza zuria aurkitu du World Wildlife Fund (WWF) erakundean diharduen Dominique Halleux-ek. Hontza-mota hau azken aldiz 1930.ean ikusi zuten eta mundu honetatik betirako galdua zela uste zen.
Delako hontza zuriak kaiola txiki batean urtebete zeraman eta Anjanaharibe-ko hegoaldeko basoan askatzekotan dira. Han beste ale batzuk ere egongo direla espero dute. Nolanahi ere, Madagaskarren inork ez zuen Tyto soumagnei hontza zuria ezagutzen.