Asimetria molekular jakin bat lortzeko metodologia garatu dute

asimetria-molekular-jakin-bat-lortzeko-metodologia
Josebe Hurtado Pozuelo ikertzailearen doktoretza-tesian garatu dute metodologia berria. Arg. Laura López, Komunikazio Bulegoa. UPV/EHU.

EHUko Katalisi metalikoa eta Organokatalisia Ikerketa Taldeak metodo bat lortu du, molekula-mota batzuen sintesia kontrolatzeko eta enantiomeroetako bakar bat sortu ahal izateko. Rovira i Virgili Unibertsitatearekin elkarlanean egin dute lana, eta ziklobutano-talde baten bi molekula enantiomerikoetako bat selektiboki eraikitzea lortu dute. 

Azaldu dutenez, horrek bidea irekitzen die oraindaino lortu ez diren zenbait egitura berriri, zeinak farmako gisa erabil bailitezke, besteak beste. Horretarako, kobretik eratorritako katalizatzaile baten kantitate txikiak erabili dituzte. Angewandte Chemie aldizkarian argitaratu dituzte aurkikuntza hori eta metodologiaren irismenaren azterketa.

Bestalde, jakinarazi dute metodoak bat egiten duela biziaren jatorriari buruzko teorietako batekin. Teoria horren arabera, simetriaren desimetrizazio espontaneoaren bidez sortu ziren bizia eragin zuten molekulak. Izan ere, gure organismo osoa eta sistema bizi guztiak biomolekula asimetrikoetan oinarritzen dira eta bi enantiomeroetako bakarra dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila